Data:
Euskeraz data ez da gaztelaniaz lez idazten, atzekoz aurrerako ordenean baino: urtea -
hilea - eguna.
Urtea:
Urteak ez daroa punturik: -(e)ko eransten jako, azkeneko zenbakia bokalez edo
kontsonantez amaitzen dan ikusita.
Adibidez:
2000ko 2001eko
2003ko 2005eko
Hilea:
Txikiz idatzi behar da, baina larriz be idatzi ahal da izenburuetan adibidez.
Atzizki bigaz erabili leiteke:
-ak atzizkia hilea hasieran doanean eta -ren atzikia, beste kasuetan.
Adibidez:
urtarrilak / urtarrilaren
irailak / irailaren
Eguna:
NOR kasua mugagabez: 1, 2, 3, 4, 5...
NOR kasua mugagabe singularraz: 1a, 2a, 3a, 4a, 5a..., baina 11, 31…
NON kasua: 1ean, 2an, 3an, 4an, 5ean..., baina 11n, 31n… (zenbakia bokalez edo
kontsonantez amaitzen dan)
Zenbaki bidez adierazoteko:
2001-09-05 // 2001-IX-05 // 2001/09/05 // 2001/IX/05
Hileak batuaz: Hileak bizkaieraz:
Urtarrila Urtarrila
Otsaila Zezeila
Martxoa Martia
Apirila Jorraila
Maiatza Maiatza
Ekaina Bagila
Uztaila Garagarrila
Abuztua Agorrila
Iraila Iraila
Urria Urria
Azaroa Zemendia
Abendua Gabonila
Orduak:
Orduak zenbakiz idaztean, bi eratan idatzi daitekez, eta bakoitxeko
zifra bi erabili behar dira. Deklinatzen diranean, orduei -etan lotzen jake eta minutuei
-(e)an. Adibidez:
12:00etan (hamabietan)
12:04an (hamabiak eta lauan)
12:05ean (hamabiak eta bostean)
12:15ean (hamabiak eta hamabostean / hamabiak eta laurenetan)
12:30ean (hamabiak eta hogeta hamarrean / hamabi eta erdietan)
Orduei, laurenei eta erdiei -etan lotu geinkioe eta minutuei -(e)an.
10,00etan (hamarretan)
10,05ean (hamarrak eta bostean)
10,15etan (hamarrak eta laurenetan)
10,30etan (hamar eta erdietan)
No hay comentarios:
Publicar un comentario