Deklinabidea

DEKLINABIDEA


Izen sintagmek itxura desberdina hartu ohi dabe daramaten markaren arabera. Marka hori atzizkia danean, atzizkiaren eta izen sintagmaren azken muturraren artean sarritan hots aldaketak gertatzen dira.



-NON
 Erabilgune nagusiak:
 –Leku edo tokia adierazteko: Goian zerua eta behean lurra geratu gara. Mendi altuan edurra, bota surtara egurra. 
 –Denpora adierazteko: Urteetan bizi izan ziran urik eta argi barik. Astelehenean ezkondu eta, martitzenean basora, eguaztenean orbela batu, eguenean etxera.
 –Egoera adierazteko: Andra zuhurrak onean eragiten deutsaz gizonari txarrean ezingo leuskiozanak. Auzo guztiak bakean bizi izan ziran luzaroan. 
-(E)TAN mugagabea, izenak aurre-determinatzailerik ez daukanean erabiltzen da. Eta batez be ondoko erabilguneotan: 
 –Isurkari edo masa baten murgildurik egotea adierazoteko: Uretan, esnetan, oriotan, ardaotan, urunetan, eztitan... 
 –Zeozeren bila joan, ibili… Bizkai ekialdean eta beste euskalkietan -(E)TARA: Ogitan, arrautzetan, uretan iturrira, okelatan, arrainetan, gatzetan... (joan, etorri) Ogitan urten eban eta gehiago ez zan etxetik agertu. 
 –Ekintza batzuk adierazteko: Izerditan, adurretan, sutan...
 –Zelakotasuna adierazteko: Penatan... Etxea sutan dago. 
 –Tokia adierazteko: Lekutan dago! Hondartzan dagoz umeak. Denpora egitura batzuetan, ahoz atzizkia kentzeko joera badago be
 -(e)an atzizkia sartzea komeni da. *Leku bat baino gehiagotan egon da. Leku baten... *Itxaron apur(txu) bat, mesedez. Itxaron apur baten... *Bost urte egon zan itxaroten. Bost urtean…

NOGAZ
Atzizkion erabilera eremua kontuan hartu behar da. Bizkai mendebaldean -(e)gaz, -agaz eta 
-akaz erregulartasunez erabilten dira. Halanda be, Bizkai erdi eta ekialdean pluralean -akin
erabilten da berbaz.

–Laguntasuna adieraztean: 
Umeak auzoko txakurragaz jolasten dagoz.
LagunEkin haserratu naz.
–Denporea adierazteko -agaz batera egitura erabili leiteke: 
 Zugaz batera joango naz gero etxera.
–Instrumentua edo kausa adieraztean.
NORAINO

–Lekua adieraztean:
Asko kostau arren, azkenean mendi tontorreraino heldu ginan.


–Denporea adierazotean:  oraindino, egundaino, azkeneraino, amaieraraino...
Oraindino jente asko kalean bizi da.  
Ikerketa horrek azkeneraino heldu behar dau.  
NORENGANA

Nora kasuaren parekoa da, baina hau bizidunakaz erabiltzen dogu.

Zuzenbideak: 
Bizidunak eta bizibakoak, eta pertsonak eta lekuak, ezbardindu egin behar dira. 
*(Medikura) joan behar dot.   Medikuagana... 
Medikuarenera… 
Medikuaren kontsultara... 
*Jone (dentistara) joan da., ... dentisteagana... ,
dentistearenera… 

NORENTZAT
Kasu honen bidez gauzaren baten hartzailea edo mesedetua nor izango dan adierazoten da

*Auzokoarentzat erosi doguz pastelok. 
*Baserritarrentzat eguraldi hau kaltegarria da. 
-Kasu batzuetan, ez da erraza norentzat eta  norako kasuak bereizten.

*Erloju hau Nerearentzat da. 
*Ur hotzegia hartzea txarra da zuretzat.

-Baina, batzuetan, nahastau eta erabilera desegokiak sortzen dira.   
*Irrati hau kotxearentzat da. ... kotxerako da.
*Ur hotzegia txarra da haginentzat.   ... txarra da haginetarako.

-Norentzat kasua sarritan oker erabilten da beste kasu batzuen lekuan: 
*Neure buruarentzat berbetan nabil.  Neure buruagaz berbetan nabil

-Erderaren eraginez, eretxia edo ustea adierazoteko gero eta sarriago erabilten da kasu hau 
jatorrizko formen lekuan. 
*Niretzat, hau txarto dago. Nire ustean, hau txarto dago


Eta hemen ariketa batzuk izten deutsueguz, birpasatu ahal izateko.
http://www.santurtzieus.com/gela_irekia/materialak/ikastaro/iniciacion/ariketak/deklinabidea1.htm
http://clasesderefuerzoescolar.blogspot.com.es/2011/03/ariketak-1-deklinabidea.html
BIZKAIERAZ

BATUERAZ

No hay comentarios:

Publicar un comentario