Determinatzaileak


DETERMINATZAILE ZEHAZTUBAKOAK  


-Izen sintagma determinatzen dabe, baina ez dabe ez mugatzen ez zehazten. Normalean izen 
sintagmaren aurrean jarten dira, bakarrik azaldu badaitekez be, eta ez dabe mugatzailerik 
onartzen.
 Bi multso bereizi daitekez: 


ZEIN (edozein / zeingura / zeinahi) 
Esangura aldetik zeingura eta zeinahi parekoak dira, baina bizkaieraz lehenengoa erabilten 
da. Bestalde, askotan, ahoz, formak laburtu egiten dira eta zeinen ordez ze erabilten da. 
Ze(in) herritan pasetan dozuz udako oporrak?  
Txikikeria hori edozein lagunek egin leike! 
Aurrean dituzun oparien artean zeingura hautu zeinke. 
Zeinahi lekutan erraz aurkituko dozu.  


ZER (edozer / zergura / zernahi) 
Esangura aldetik zergura eta zernahi parekoak dira, baina bizkaieraz lehenengoa erabilten 
da. Bestalde, askotan, ahoz, formak laburtu egiten dira eta zeren ordez ze erabilten da. 
Ze(r) esan gura dozu erantzun horregaz?  
Horrek edozer egin leike bere esku abilakaz. 
Zergura aurkitu zeinke denda handi horretan. 
Umeari zergura eta haxe emoten deutsan lez, alperrik galdu behar dau. 
Neska horreek zernahitarako gauza dira. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario